XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beno zer? Betorekin jarraitu behar dut? Zer gertatuko da? Zergatik?.

Zergatik, biziak, zerbaitenganainoko ateak zabaldu eta bertan uzten nau ateak ixtearen geroan?.

Zergatik ez dizkit irekita uzten nahi dudanean sartu eta atera ahal izateko?.

Biziak horretarako une zehatz batzuk aukeratzen dituelako eta ez guk nahi genukeen adina ezta une aproposenetan ere. C?est la vie!.

Bai orri asko betetzea daukat... eta berdin jarraitu.

Neure eromena maila garatuz... ezer ez sentitzen diren haientzat.

Irratiak dio. Ba al daukagu guztiok zerbait sentitzeko aukera? Gaitasun falta batzuk ez da? Baliteke bai dena gertagarria da.

Balkoian idazteak ez dit inspirazio gehiagorik suposatzen!.

Jartzen dudanaren eta haren artean erlazio nabarmenik ez dagoelako.

Zerua iluna dago.

Ez, ez dira ilunak nere pentsamenduak.

Aldakor eta traketsak. Ilunak ez.

Zergatik sentitu dut gaur ezmaitasunaren deiadarra? Deiadarra ala farfara? Ez dakit.

Zergatik sentitu naiz bakarrik berekin? Nere bakardadea aberatsa da gurea berriz, behartsua.

Zergatik zalantzak muxu bat partekatzeko?.

Guztia ahaztu eta eguneroko monotoniara bueltatzeko aukeran nago baina hau ere... ez! Ez dut nahi....

- Nola bukatu zen? - Haren etxera deitu nuen.

- Bai? Nor da? - Beto dago? - Ez! Atera da... zerbait esatea nahi duzu?.